< Albiste guztiak ikusi

Odoo ERP ezagunenen artean dago

Top ERP Software

(Egin klik goiko irudian, ikerketa osoa ikusteko)

Enpresak oso erakunde konplexuak dira, sail eta prozesu asko dituztenak. Arduradunek beharrezko baliabideak jarri behar dituzte sailek integratuta funtziona dezaten eta komunikazioa normaltasun osoz gerta dadin. ERPek zeregin garrantzitsua dute sailen integrazioan, eta erabaki estrategikoak hartzeko informazioa eskuratzeari begira. Datuak biltegiratu, kontsumitu eta aldatu egiten dira, betiere informazioaren osotasunari eutsita. Capterrak oso informazio interesgarria erakutsi du, zenbait parametrotan oinarrituta: bezeroak guztira, erabiltzaileak guztira, presentzia gizartean.